Zainduak izatea gustatuko
litzaigukeen moduan zaintzea
Berezko zaintza-eredua
Goxara Taldean zaintza-eredu bat
garatu dugu, adin nagusiko pertsonen
eta beren familien ongizatea
bermatzeko.
Eredu horren oinarriak dira:
- Pertsonan oinarritutako arreta.
- Talde profesional konprometitua.
- Kalitarearen etengabeko hobekuntza.
Pertsonan oinarritutako
arreta (POA)
Mendekotasun-egoeran dauden adin nagusiko pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko arreta-eredu bat da, non gure begirada beren gaitasunetara zuzentzen dugun, mendeko izatea eragiten dien horri begiratu beharrean.
- Mendeko pertsonen gaitasun eta trebetasunak indartzea da gure ardura.
- Erabakiak erabiltzaile, senide eta lagunekin partekatzen ditugu.
- Pertsonak beren komunitate barnean eta beren ohiko ingurunean aintzatesten ditugu.
- Modu globalean esku-hartzen dugu eta bizi-plan indibidualizatuak garatzen ditugu.
Profesionaltasuna
Goxaran, zaintzen profesionalizazioan lehen lerroan egoteko egiten dugu lan. Etengabeko prestakuntzan gaude
eta gure buruarekiko eta besteekiko
konpromisoa hartzeko beldurrik ez
dugun profesionalak gara, beste
pertsona batzuei begiradak, hitzak
eta laztanak eskainiz, modu horretan, mundu gizatiarrago baten alde eginez.
- Goxara taldean lan egiten dutenei prestakuntza ematen diegu etengabe.
- Gure zerbitzuak etengabe hobetzeko metodologia eta ekiteko modu berriak txertatzen ditugu.
Kalitatea
Kalitatea kudeatzeko berezko sistema bat garatu dugu, Goxara Taldetik hornitzen ditugun zerbitzu orotan aplikatzen duguna.
Ziurtagiriak:
- ISO 9001 Goxara Laguntza Zerbitzuak
- UNE 158.301 Goxara E.E.L.Z.
- UNE 158.201 Goxara E.Z.