Barnean duten onena ematen duten pertsona konprometituak


Ibilbidea
Gaur egun 90 pertsona baino gehiagok
osatzen dugu lan taldea, Gipuzkoako 4
udalerritan 300 pertsona baino gehiagori zerbitzua emanez.
Goxara 2001ean bi langileen ekimenez sortutako enpresa bat da.
Zaintzarekin konprometituak
Zaintza da gure zentzua, eta gure ahalmen eta potentziala adin nagusiko pertsonen zerbitzura ipiniz gozatu egiten dugu.
Beren burua zaintzen duten eta besteak zaintzen dituzten profesionalak gara, beti gure bertsio onena eskainiz. Bestearen lekuan ipintzeko gai gara behar duen hura emateko eta egiten dugun harekiko eta gure lantaldearekiko konprometituta gaude, gainerakoei irrika hori kutsatuz. Konfiantza ematen dugun profesionalak gara, diskretuak, enpatikoak, maitagarriak eta humanoak, pertsona zein profesional modura hazten jarraitzeko kezkatuta.

Zaintzea, gure burua zaintzea ere bada

Mundu gizatiarrago bat
Gizarte gizatiarrago bat posible da,
non adin nagusiko pertsonak beren
lekua duten eta estimatuak diren.
Pertsonan Oinarritutako Arreta eta gaitasunak garatzearen bidez, erabiltzaileen eta beren familien bizitzan ongizatea eta ilusioa jartzen dugu.

Ongizate profesionala
Arreta bere osotasunean hartuta ulertzen dugu, eta horregatik Goxaran lan egiten dugunon artean elkar zaintzeko ahalegina egiten dugu.
Langileen garapen profesional eta pertsonala ahalbidetzen duen lan-ingurune bat eraiki dugu, hauen bitartez:
- Entengabeko prestakuntza.
- Garapen pertsonal eta profesionalerako planak.
- Banakako jarraipena.