Etxez etxeko laguntza

Erabiltzailearen etxean eskaintzen den
prebentzio eta errehabilitazio izaera duen banakako programa: arreta pertsonala, etxeko arreta eta inguru psikosoziala, senitarteko eta harremanen sostengurako egituratzen diren zerbitzu multzoa da. Dagozkion funtzioak betetzeko ziurtagiri profesionala duten profesionalen eskutik.

icon

Helburuak:

1. Artatutako pertsonen, beren familien edo bizikidetza-unitatearen autonomia areagotzea, erabiltzaileak ahalik eta denbora gehienean etxean geratzea ahalbidetzeko, beren bizitzaren gaineko kontrola mantenduz.

2. Pertsonen bizi-kalitatea hobetzea bultzatzea beren autonomia pertsonala eta beren eginahala indartuz ingurune familiar zein komunitarioan.

3. Egoera pertsonalen (fisikoak, psikologikoak edota kognitiboak) eta sozialen narriatzea ekidin edo atzeratzea.

4. Mendeko pertsonen instituzionalizazioa ahalik eta gehien atzeratzea.

5. Pertsonaren gaitasunak mantendu eta indartzea.

Zerbitzuak:

  • Arreta pertsonalak eta banakako arreta pertsonalizatua:
    • Garbitasun pertsonala.
    • Elikadura.
    • Laguntza mugikortasunean.
    • Sendagaien kudeaketaren gaineko kontrola eta jarraipena.
    • Zaintza bereziak.
    • Laguntza bizitza familiar eta sozialean.
  • Etxeko arreta:
    • Etxebizitzaren garbiketa.
    • Arropa garbitu eta lisatzea.
    • Laguntza elikaduran eta jakiak prestatzean.
  • Laguntza psikosozialeko esku-hartzeak:
    • Oinarrizko trebetasun, portaera eta gaitasunak eskuratu, berreskuratu, ikasi eta baliatzea bultzatu eta sustatzera bideratutako heziketazko esku-hartzeak, erabiltzailearen eta haren ingurunearen autonomia (hala bere trebetasun psikosozialak nola sozial eta komunitarioak) ahalik eta gehien indartze aldera.