Eguneko arreta zerbitzua

Egunean zehar, gizarte esku-hartze eta heziketazko zerbitzua eta prebentziozko laguntza familiarra eskaintzeko espazioa, adin nagusiko pertsona autonomoei edo
1-1 mendekotasun-maila duten pertsonei zuzendua, pertsonan oinarritutako arretaren bidez, erabiltzaileek beren autonomia mantendu eta beren komunitateetan gera daitezela sustatzeko.

icon

Helburuak:

1. Autonomia eta independentzia bultzatu eta indartzea, haien galera funtzionala atzeratu eta beren ingurune familiar eta soziala mantentzea ahalbidetzeko.

2. Harreman pertsonal onak bultzatzen dituzten topaketarako espazio eta dinamikak ematea laguntza sozialeko sareak sendotze aldera.

3. Komunitateen eta sareen arteko topaketarako espazioak bultzatzea.

4. Zahartzearen alderdi positiboen berri eman eta horiek bultzatzea, zahartze osasuntsu bat sustatuz.

Zerbitzuak:

  • Eguneroko bizitzarako plan bat diseinatzen da. Bertan egoera sozial eta funtzionala jasotzen da, bakoitzaren interes, zaletasun eta bizitza-historiak zehaztuz.
  • Esku-hartze sozial eta heziketazkoa eta psikosoziala:
    • Estimulazio eta errehabilitazioari so: trebetasunen garapena, gaitasunak estimulatzeko jardun eta ariketak eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak burutzeko.
    • Heziketazkoa: aisia, jarduera sozial eta heziketazkoak eta sozial eta kulturalak.
  • Akonpainamendu soziala.
  • Garraio egokitua, hala badagokio.
  • Mantenua eta norberaren higienea, hala badagokio.