Eguneko zentroak

Mendeko adin nagusiko pertsonei osoko eguneko arreta espezializatu eta terapeutikoa eskaintzen dien zerbitzua, haien gaitasunak maximizatuz eta beren ingurune familiar eta sozialean horiek mantentzea bultzatuz.

icon

Helburuak:

1. Beren etxean bizi diren eta egunean zehar arreta pertsonal, psikologiko eta emozionala behar duten adin nagusiko pertsonei zuzendutako osoko arreta bat eskaintzea.

2. Haien autonomia mantentzea errehabilitazioaren bidez eta beren gaitasun psikiko eta funtzionalak indartuz.

3. Zaintzaz arduratzen diren senitartekoi laguntza profesionala ematea, hala haien atsedenari begira nola pertsona horien zaintzan haiek prestatu eta aholkatzeari begira.

Zerbitzuak:

  • Norberaren garbiketa eta zaintza.
  • Elikadura eta nutrizioa.
  • Garraio egokitua.
  • Oinarrizko arreta pertsonala eta eguneroko bizitzarako oinarrizko jarduerak berregokitzean.
  • Egoera pertsonal eta familiarraren osoko balioespena: arreta-plan indibidualizatua eta zaintza-plana.
  • Osasunaren babesa eta zaintza.
  • Zerbitzu psikiko eta sozialak, aisia terapeutikoa eta animazio sozial eta kulturala.
  • Familiarako laguntza.